Powered By Blogger

miércoles, 21 de noviembre de 2018

#MIMI 47/18. Ni AhoBizi!!!

Kaixo!!

Datorren ostiralean EUSKARALDIA hasiko da. Baina, zer da Euskaraldia???

 11 egunez euskaraz egiteko hartzen den konpromisua da. Honi buruz informazio gehiago nahi izan ezkero hemen daukazu lotura.








Euskaraldian bakoitzak bi rolen artean berea aukeratu dezake.


Bata, AHOBIZI da, nik hautatu dudana, hau da, euskaraz egingo diet ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko naiz euskaraz. Ezagutzen ez ditudanekin lehen hitza euskaraz egingo dut, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.



Bestea, BELARRIPREST da. Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, vaina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.


Eta Euskaraldia ospatzeko Anak, Donebyana blogeko emakume zoragarriak, plotterrerako siluetak trazatu egin ditu eta Eskuz Egina blogean partekatu ditu edozeinek erabili nahi baditu. Mila esker Ana!!!

Silueta ikusi nuenetik poltsa batean jarri nahi nuela argi neukan, beraz nire oihalen artean bilatu nuen eta loneta beltz hau aurkitu nuen. Geratzen zitzaidan erretala justu-justu eman dit poltsa egiteko, beraz poz-pozik nago beste oihal batekin bukatu dudalako.


Erabili dudan biniloa islatzailea da, beraz gauetan ere ikusi ahal izango da, jajaja...

Flasharekin egindako argazkia, nola islatzen duen ikusteko.

Beno eta orain banoa ploterra berriro piztera, nire seme-alabek AHOBIZI kamiseta batean jartzea nahi dutelako ere.

Oihala: Cal Joaneko loneta beltza

Patroia: 35x45 zmko bi laukizuzen eta euskarrirako 8x70 zmko bi laukizuzen

Loturak: MIMI MalasCostureras eta Eskuz Egina

6 comentarios:

  1. No he entendido casi nada, pero la bolsa es chulísima!!!
    Y me encanta esta iniciativa.
    Musus

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Jajajajaja, bueno te hago un mini resumen, explico lo que es la campaña del euskera. Gracias guapa. Muxus!!!

      Eliminar
  2. Ze ideia ona poltsa batean jartzea!!
    Oraintxe bukatu dut nik alabaren kamisetan jartzeko biniloa zuritzen, ia bihar kamisetan jartzen dudan..

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gaur kaletik neraman eta bi ezagunek galdetu didate ea non erosi dudan. Nik harro-harro esan diet nik egin dudala😉

      Eliminar
  3. Zoragarria Zuriñe!!! Ez dut behar, baina poltsa bat josiko dudala uste dut... Kamisetaz gain noski!

    ResponderEliminar
  4. Mila esker gurekin partekatzeagatik. EskuzEgina.eus

    ResponderEliminar